XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BOTE pronton

Abel Barriola 19 urteko pilotari leitzarrak bere debuta egin zuen profesionaletan, otsailaren 22an Tolosa Beotibar pilotaplazan. Eskuz banakako partidua jokatu zuen Galartza IV.ren aurka eta 22-12 irabazi zuen. Barriolak duela bederatzi hilabete sinatu zuen Alti enpresarekin, baina orain arte ezin izan du jokatu, eskua barrendik lehertu egin baitzitzaion.

Joxe Jabier Taberna atzelari lesakarrak Asegarce enpresarekin hiru urterako kontratua berritu du.

Aresoko sokatira talde indarrean 560 kilotan lehen postuetan badabil ere, 600 kilotan onena izan zen bere multzoan, martxoaren 1ean Zanbranan egindako saioan.

Lesakako VI. Herri Laisterketa Martxoaren 22an burutuko da adin guzietako korrikalariei zabaldutako proba. Urtetik urtera arrakasta gehiago izaten ari da iaz 559 korrikalari atera ziren eta aurten ere hainbat kirolari izanen dira. Xehetasun gehiago 12. orrialdean.